Eduki publikatzailea

NASUVINSAk martxoaren 7an aurkeztuko ditu LIFE-IP NAdapta-CCren esparruan paisaian klima-aldaketara egokitzeko kudeaketari buruz egindako lanaren emaitzak

"Paisaia Nafarroako lurraldea interpretatzeko tresna" izeneko jardunaldia Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak antolatu du, Nafarroan Paisaiaren Europako Hitzarmena ezartzeko estrategiaren eta eskumenen esparruan.

03-03-2023


Jardunaldi honek izaera dibulgatzailea du, eta bere helburua da etorkizunean lurraldearen kudeaketari heltzeko oinarri izango diren eduki aurreratu batzuk erakustea, paisaiaren analisitik eta kudeaketatik abiatuta, Paisaiaren Europako Hitzarmenaren postulatuen arabera.

Jardunaldiaren lehen zatian, 2016. urteaz geroztik eskualde-mailan egindako prozesu kronologikoa aurkeztuko da (paisaiari buruzko dokumentuak). Lurralde Antolamenduko Planetan edo LAPetan (LAP1, LAP3 eta LAP5 paisaia-dokumentuak) sartutako dokumentu horietako hiru LIFE-IP NAdapta-CCrekin finantzatu dira.

Gainera, proiektuaren esparruan egindako beste lan batzuen emaitzak ere azalduko dira, hala nola klima-aldakortasunarekin lotutakoak, edo paisaiaren gida eta interpretazioa LAP arloka.

Jardunaldiaren helburua

• Lurraldearen kudeaketari ekiteak dakartzan aukera eta zailtasunei buruz gogoeta egitera gonbidatzea, paisaiaren azterketa eta kudeaketatik abiatuta, LHIren postulatuen arabera.

• Pertsonak eta erakundeak eskualde mailako lanetan parte hartzera animatzea lan horietan lurraldea LHIk ezartzen duen bezala berrezagutzeko: berrezagutza tekniko zientifikotik eta gizartearen pertzepzioa kontuan hartuta, lurralde jakin horretan bizi diren pertsona eta eragileen ikuspegitik ezagutza, kultura-nortasuna eta, ondorioz, Nafarroako paisaia-aniztasuna eta -berezitasuna ematen baitiote, hori baita gure kalitate-faktoreetako bat.

• Lana jakinaraztea, lurralde-agenteek eta kabinete teknikoek erabil dezaten eremu edota udalerri edo sektore ekonomiko edo akademiko bakoitzean egin beharreko lanetarako.

 

2023ko martxoaren 7an, asteartea. 9:00etatik 14:00etara. Nafarroako Museoko ekitaldi aretoa, Pamplona-Iruña.

• Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da.

 

Egitaraua:

8:45 Harrera eta izen-ematea

9:00 Ongi etorria eta aurkezpena

José María Aierdi Fernández de Barrena, Bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria

9:30 Lehenengo mahaia. Lurralde-plangintza eta paisaia

Nafarroako paisaia identifikatzeko, karakterizatzeko, ebaluatzeko eta planifikatzeko prozesua

Pablo Sánchez Ramos, Sigmatec Medio Ambiente S.L.

Klima-aldaketak paisaian dituen ondorioak, LIFE-IP NAdapta-CC Proiektuaren emaitzak.

Dámaso Munárriz Guezala, Navarra de Suelo y Vivienda (NASUVINSA)

Sintesi-lanak. Lehenengo fasea

Pablo Sánchez Ramos, Sigmatec Medio Ambiente S.L.

11:00 Etenaldia-kafea

11:30 Bigarren mahaia. Paisaian integratzeko gidak

Paisaia irizpideak Nafarroako jarduera ekonomikoko eremuetan

Miriam García García, LandLab S.L. (on line)

Nafarroako landa lurzoruan nekazaritza eta abeltzaintzako jardueretarako paisaia-irizpideak

Michela Ghislanzoni, Territoria, análisis y gestión del medio S.L.U.

Paisaia irizpideak Nafarroako hiri-landa kontaktuan

Jesús Rodríguez Rodríguez, Centro de Estudios Paisaje y Territorio

13: 00 Ondorioak eta itxiera

Izaskun Abril Olaetxea anderea, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia

13:30-14:00 Natura zegoen eta arteak paisaia sortu zuen aretora bisita lagundua

Marta Arriola Rodríguez, Nafarroako Museoa

Ikusi https://paisaia.nafarroa.eus/

IZENA EMATEKO GALDETEGIA