Eduki publikatzailea

Chivite Lehendakariak herritarrak bizikleta erabiltzera bultzatu nahi ditu, hurbileko joan-etorriak egiteko ohiko garraiobide gisa

Nafarroako Gobernuak mugikortasun iraunkorragoa, inklusiboagoa eta osasungarriagoa sustatzeko Baluarten antolatu zuen ¡biciactívate! Jardunaldian parte hartu zuen

25-10-2022


Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak herritarrak bizikleta erabiltzera bultzatzen ditu inguruko joan-etorriak egiteko ohiko garraiobide gisa. Horrela adierazi zuen mugikortasun iraunkorragoa, inklusiboagoa eta osasungarriagoa sustatzeko Foru Exekutiboak Baluarten berriki antolatutako ¡biciactívate! Jardunaldian.