
Abenduko ezohiko eurite eta uholdeek eragindako kalteak konpontzeko jarduera plana onartu du Nafarroako Gobernuak
8 milioi euroko zuzkidura du, eta errenta galtzeagatik nekazaritza-azpiegiturak konpontzeko laguntzak aurreikusten ditu, baita aseguru-lineei egindako konpentsazioak ere
23-03-2022
Nafarroako Gobernuak jarduera-plan bat onartu du abenduko euriteek eta ezohiko uholdeek eragindako kalteak konpontzeko. Planak 8.144.000 euroko zuzkidura du 2022 eta 2023 ekitaldietarako, eta nekazaritza-azpiegiturak konpontzeko laguntzak aurreikusten ditu (bai toki-erakundeenak, bai Ureztatzaileen elkarteenak eta ustiategi partikularrenak), baita errenta galtzeagatiko laguntzak eta aseguru-lineei egindako konpentsazioak ere.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.