Eduki publikatzailea

Izarbeibarko lau herrik energia berriztagarriekin, basalandarismoarekin eta uraren kudeaketarekin loturiko neurriak lehenetsi dituzte aldaketa klimatikoari aurre egiteko

LIFE-IP NAdapta-CCk Alkateen Itunarekin batera antolatutako tailer batean parte hartu zuten, tokiko KEIEPak bultzatzeko, eta suteen edo uholdeen aurrean kezka adierazi zuten.

25-01-2022


Izarbeibarko eremuko hainbat udaletako ordezkariek (Larraga, Tiebas–Muruarte, Obanos eta Artajona) eta tokiko ekintza agente batek berriki parte hartu zuten LIFE-IP NAdapta-CCk eta Aklateen Itunak antolatutako tailer batean, tokiko Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planen (KEIEP) prestaketan aurrera egiteko helburuarekin antolatutakoa.

Parte-hartzaileek haien udalerrientzako neurririk interesgarrienak definitu zituzten, aldaketa klimatikoa arintzeko eta horri egokitzeko asmoz, eta energia berriztagarrien aldeko apustu sendoa nagusitu zen horien guztien artean. Horrela, Artajonako Udalak energia fotovoltaikoa bultzatzen jarraituko du, azken urte hauetan egin duen bezala; bitartean, Tiebasek kontsumo partekatuko instalazioen aldeko apustua egiten zuen (Udalarentzat eta Kontzejuarentzat), beste udal eraikin batzuk energiaz hornitzea ahalbidetzen baitute, eta Muruarte de Reta eta Obanosek bezala, Tiebasek ere energia-komunitateen aldeko apustua egiten zuen.

Udal hauek ezinbestekotzat hartu zuten kontabilitate energetikoaren arduradun baten figura, akatsak atzematen laguntzen baitu, baita berriztagarrien proiektu bat edo energia-sistemaren aldaketa bat gauzatzeko lekua aukeratzerakoan aurrezten eta ahaleginak optimizatzen ere.

Suteen aurrean kezka.

Izarbeibarko eremuak kezka adierazi zuen suteen aurrean ingurunea egokitzerako orduan, Artajona 2016ko Tafallako sutean herri kaltetuenetarikoa izan baitzen. Zentzu horretan, basalandarismoaren eta suteen aurreko baso-kudeaketaren aldeko interes handia agertu zuten. Halaber, sute ondoko basoberritze-lanei buruzko aholkularitzaren beharra azpimarratu zen.

 Uholdeen aurrean uraren kudeaketaren (ibaiak eta euri-urak) gaineko kezka ere adierazi zuten, baita bero-olatuekin, birusen agerpenarekin edo gaitz berriekin zerikusia duen guztiarekin.