Eduki publikatzailea

Iruñerriko zortzi udalerrik energia, ura eta mugikortasunaren inguruko neurriak proposatu dituzte aldaketa klimatikoari aurre egiteko

LIFE-IP NAdapta-CCk Alkateen Itunaren eskutik antolatutako tailerrak aurrera doaz, Nafarroako Udalekin tokiko Klimaren eta Energia Iraunkorraren Ekintza Planak (KEIEP) sortzea bultzatzeko.

14-01-2022


Iruñerriko zortzi udalek LIFE-IP NAdapta-CCk Alkateen Itunaren eskutik bultzatutako tailerrean parte hartu dute, Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak (KEIEP) sortzeko.

 

Bertan, berotegi-efektuko gasen emisioen murrizketari aurre egiteko neurri zehatzak identifikatzen saiatu dira eta, klima-aldaketara egokitzeari dagokionez, horren aurrean dauden kalteberatasuna eta arriskuak ebaluatzen. Ekintza-plan horiek pobrezia energetikoarekin lotutako neurriak ere jasoko dituzte.

 

Gehien eskatu diren neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: energia-autokontsumorako sareak sortzea, uraren erabilera egokia planifikatzea, mugikortasun jasangarrirako eskualdeko plan bat egitea edo hondakinen sorrera murriztea.

 

Era berean, udal-arduradun baten figura sortzea planteatu da, klima-aldaketari buruzko politikak kudeatu eta koordinatzeko, uholdeak murrizteko neurriak ezartzeko, eraikinen birgaitze energetikoa bultzatzeko eta energia- eta klima-kalteberatasuneko egoeran dauden etxebizitzak antzemateko.

 

Antsoain, Berriozar, Aranguren (Ibarra), Egues (Eguesibar), Galar (Galar Zendea), Noain (Elortzibar), Burlata eta Atarrabiako udaletako ordezkarik hartu dute parte.