Eduki publikatzailea

Iruñerriko Mankomunitateak hondakinen kudeaketa eraginkorrari buruzko jardunaldiak antolatu ditu

Iruñeko Planetarioan egingo dira, urriaren 19tik 22ra bitartean, eta konpostajeari buruzko bi jardunaldi izango dituzte.

18-10-2022


Iruñerriko Mankomunitateak eta Composta en Red-ek, Nafarroako Hondakinen Partzuergoarekin lankidetzan, ‘Hondakinen kudeaketa eraginkorra: Edukiontzi adimendunak eta datuen kudeaketa - Materia organikoaren konpostajea’ izeneko jardunaldiak antolatu dituzte, gai horiei lotutako arlo publiko zein pribatuko profesionalei zuzenduta.

Jardunaldiak Iruñeko Planetarioan izango dira urriaren 19an eta 20an, presentzialki eta online. Horrela, urriaren 19an 'Edukiontzi adimendunak eta datuen kudeaketa’ aztertuko dira, eta urriaren 20an 'Materia organikoaren konpostajea’ izango da ardatza. Bi jardunaldietan mahai-inguruak eta eztabaidak egingo dira hondakinen kudeaketaren arlo horietako adituekin.

 

Gainera, urriaren 21ean, ostirala, Iruñerriko konpostajearekin lotutako instalazioetara bisita teknikoa egingo da. Azkenik, urriaren 22an, larunbata, Konpostaren Jaia ospatuko da Mendillorrin, herritar guztiei zuzenduta.

Jardunaldietara doan joan ahal izateko, nahitaez izena eman behar da. Jardunaldien egitaraua hemen deskargatu daiteke.