Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk, INTIAren eskutik, hitzaldi batekin parte hartuko du UAGNren ‘Nekazaritza elkarrizketetan’

Aurten NPB berriaren esparruan laboreetan aplikatutako berrikuntzari eskainitako hitzordua bihar asteazkena, abenduak 21, izango da Iruñean.

20-12-2022


LIFE-IP NAdapta-CCk ‘Nekazaritza Elkarrizketen’ edizio berrian parte hartuko du ureztatzeko uraren kudeaketa iraunkorrari buruzko hitzaldi batekin, Marta Goñi INTIAko I+G proiektuen teknikariaren eskutik.

Jardunaldia Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunak (UAGN) antolatu du, eta bihar, asteazkena, abenduaren 21ean, egingo da, 16:30ean, aurrez aurre. ‘La Fábrica de Gomas’ espazioan izango da, Iruñeko Lezkairu Sotoan, eta Nekazaritza Politika Bateratu (NPB) berriaren esparruan laboreei aplikatutako berrikuntza jorratuko du.

Gaur egun, nekazaritza-sektoreak eraldaketa digital saihestezinari egin behar dio aurre, ekonomikoki, sozialki eta ingurumenari dagokionez ekoizpen iraunkorrak lortzeko. Eskakizun horrek talka egiten du produkzio-kostuen azpiko prezioak edo belaunaldi-erreleborik eza batzen dituen errealitate batekin, eta hori oztopoa da erronka eraginkortasunez garatzeko. Hori dela eta, landan lan egiten dutenentzat konponbide eraginkorrak eta irismen errazekoak bilatzeko eta, horrela, laboreen kudeaketa hobetzeko elkarrizketa bat proposatzen du jardunaldiak.

Jardunaldiaren egitaraua

Ekitaldia 16:30etan hasiko da, Elisa Plumed Espainiako Nekazaritzako Elikagaien Kazetarien Elkarteko presidentearen ongietorriarekin. Ondoren, Felix Bariain UAGNko presidenteak emango dio hasiera jardunaldiari.

16:45ean hasiko dira NPB berriko praktika berritzaileei buruzko hitzaldiak. Marta Goñi INTIAko I+G Proiektuen teknikariak ‘LIFE-IP NAdapta-CC ureztatzeko uraren kudeaketa iraunkorrean’ duen esperientzia partekatuko du. Ondoren, Iñaki Mendioroz UAGNko sektore, berrikuntza eta proiektuen zuzendariak UAGNren ezagutza sektorera transferitzeko ekimenak azalduko ditu.

17:30ean mahai-ingurua egingo da: ‘Zergatik ez dira aukera horiek sektorera iristen?', eta Plumedek moderatuko du. Bertan izango dira Antonio Rodriguez, ANAITeko gerentea; Miguel Ángel Campo, Ingeniari Agronomoen Eskolako (NUP) irakaslea; David Navarro, nekazaria eta UAGNko Gazteen batzordekidea; Daniel Andión, INTIAko Nekazaritza Aholkularitzako koordinatzailea; eta Agurtzane Martínez Ortigosa, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Berrikuntzako zuzendari nagusia.

18:45ean, Juan Cruz Cigudosa García Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emango dio amaiera jardunaldiari.

Interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute 948 24 47 00 telefonora deituz, posta elektronikoz uagn@uagn.es helbidera idatziz edo WhatsApp bidez 666 36 15 87 zenbakira idatziz.