Eduki publikatzailea

Ingurumenak parte hartze publikoko prozesua abian jarri du Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren ENEAS 2030 Estrategia lantzeko

LIFE-IP NAdapta-CCk hausnarketarako eta ekarpenak biltzeko prozesuan parte hartuko du, eta azaroaren 30era arte egongo da zabalik.

30-09-2022


Nafarroako Gobernuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, parte hartze publikorako prozesua abian jarri du Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren ENEAS 2030 Estrategiaren zirriborroa lantzeko, non LIFE-IP NAdapta-CCk parte hartuko duen, eta horrek 2001ean onartutako aurreko estrategia ordezkatuko du. Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomezek jardunaldi bat ireki du gaur, hausnarketa, eztabaidatze eta ekarpenak jasotzeko prozesuari hasiera emateko. Azaroaren 30era arte irekita egongo da.