Eduki publikatzailea

Ingurumen Hezkuntzako ekitaldiak udaberri honetarako

Dibulgazio jarduerak dira herritarrei zuzenduta

10-05-2023


Udaberri honetan, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ingurumen hezkuntzako hainbat ekitaldi antolatu ditu, hain zuzen ere, programako jarduera arrakastatsuenetako batzuk errepikatuko dira.

Programa honek, prestakuntza eta dibulgazio jarduera batzuk eskaintzen ditu herritarrentzat, departamentuko teknikarien eta Basozainen eskutik. Jardunaldiotan, haien lana ezagutzera eman ez ezik, ingurumena zaintzea eta mantentzea sustatzen da.

Datorren maiatzaren 14an eginen da lehen jarduera, Agoitzen, "Ibai ibilaldia Irati ibaian” izenburupean, non Basozainek ibai-ingurunean aurki ditzakegun natura-balioak erakutsiko dizkiguten.

  • Maiatzak 14, igandea:

Bisita gidatua: Ibai ibilaldia irati ibaian. Soroak eta fauna.
Agoizko Barrutiko Basozainen eskutik.
9:30ean
2-3 ordu
Hizkuntza: Euskara
Fauna eta landaredia ezagutzeko ibilaldia. Espezie batzuk ezagutuko ditugu, behaketaz, txio-txioei erreparatuz, etab.

 

  • Maiatzak 20, larunbata:

Bisita gidatua: Etxera itzultzen den maizterra.
Basozainen eskutik.  Tafalla-Zangozako barrutia.
10: 00etan
Iraupena: 3 ordu
Hizkuntza: Gaztelania
Bonelli arranoaren lurraldera bisita Gallipienzo Zaharretik. Lana eta Nafarroan espeziearen berreskurapenean aurrera egiteko ahalegina.

 

  • Ekainak 4, igandea:

Bisita gidatua: Mahastietan izurriak kontrolatzeko aliatu naturalak.
Mahastizaintza eta Enologia Atalaren eskutik.
11: 00etan
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: Gaztelania
Bisita Erriberrin lekutua dagoen Bareton finkako mahasti esperimentalera. Izurriteen kudeaketa integratua, heskai eta estalkiekin; bigungarriak material organikoekin; izurriteak biologikoki kontrolatzeko metodoak, barietateak eta biotipo lokalak…

 

  • Ekainak 18, igandea:

Hitzaldi-bisita: Arrantza elektrikoarekin laginketa Arga ibaian, Iruñean.
Basozainen Ur Ekosistemen Taldearen (GEA) eskutik. Ingurumena. Iruñerriko barrutia.
11: 00etan
Iraupena: 2 ordu
Hizkuntza: Gaztelania eta euskara
Arrantza elektrikoa erabiltzea arrainak aztertzeko eta lagintzeko. Espezie autoktonoak, exotikoak edo inbaditzaileak identifikatzea.

IZEN-EMATEA HEMEN