Eduki publikatzailea

Industriak bi laguntza-deialdi ebatzi ditu, tokiko 63 erakundek eta irabazi asmorik gabeko 12 erakundek trantsizio energetikoa bultza dezaten

Aurrekontua 1.060.000 eurokoa izango da, eta, beste neurri batzuen artean, argiak aldatzea, proiektu energetikoak idaztea eta komunitate energetikoak sortzea finantzatuko dira.

27-05-2024


Industriako eta Enpresen Trantsizio Energetiko eta Digitalerako Departamentuak, Energia, Enpresa-arloko I+G+b eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, bilaguntza-deialdi (1.060.000 euro) ebatzi ditu toki-erakundeetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan trantsizio energetikoa sustatzearren. Deialdi horien artean hainbat neurri jasotzen dira; hala nola, argiak aldatzea, proiektu energetikoak idaztea eta komunitate energetikoak sortzea.