Gobernuak Nafarroako Hidrogeno Berdearen Agenda, energia hori erkidegoan ezartzeko lana, aurkeztuko du irailaren 17an
Dokumentua Foru Komunitatean erregai jasangarri hori ezartzeko gida lerroa da
04-09-2021
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako Hidrogeno Berdearen Agenda osatu du, energia Iturri hori erkidegoan ezartzeko garatu beharreko ekintzak zein landu beharreko erronkak aztertzeko. Hala, beste urrats bat eman du Nafarroako Gobernuak trantsizio energetikoarenn bidean Europako Batasunak ezarritako gidalerroak jarraituz.