Eduki publikatzailea

Gobernu zentralak bi deialdi ireki ditu komunitate energetikoen proiektu pilotuetarako

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuan, C6.7 ekintzaren bidez, Nafarroan energia-komunitateak sortzen laguntzeko lana egiten ari da.

10-02-2022


Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (MITECO) bi laguntza-deialdi ireki ditu energia-komunitateen proiektu pilotuetarako (CE IMPLEMENTA programa), 40 milioi eurokoak, berriztagarrietan, energia-eraginkortasunean edo mugikortasun elektrikoan gizarte-berrikuntza eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko. Energia Berriztagarriak, Hidrogeno Berriztagarria eta Biltegiratzea Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoaren (PERTE ERHA) lehen deialdietako bi dira.

Eskaerak aurkezteko epea martxoak 1 arte egongo da zabalik, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) sede elektronikoan, dirulaguntzak kudeatzearen organismo arduraduna. 

Bi deialdi

CE-IMPLEMENTA programak energia-komunitateen 40 ekimen berritzaile baino gehiago bultzatu nahi ditu, bi deialdiren bidez. Lehenak 10 milioi bideratuko ditu tamaina txikiko proiektuetara, eta 21 ekimen berritzaile baino gehiago sustatzea espero da; bigarrenak, berriz, 30 milioi euro aurreikusten ditu tamaina ertaineko edo handiko ia hogei proiektu bultzatzeko.

Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua (IDAE) arduratuko da laguntza horiek kudeatzeaz. Norgehiagoka-erregimenean emango dira, eta proiektuaren kostu subentzionagarrien % 60 ordainduko dute. Lehia horrek, alde batetik, osagai anitzeko proiektuak eta proiektu berritzaileak lehenetsiko ditu, hau da, izaera desberdineko instalazioak integratuko dituztenak, energia berriztagarri elektrikoak, termikoak, eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria eta/edo eskariaren kudeaketa konbinatuz, deskarbonizatzeko zailagoak diren sektoreetan konponbideak har daitezen sustatzeko. Bestalde, garrantzi berezia emango zaie energia-komunitateek gizartean eta generoan duten eraginari, kontsumitzaile ahulak bazkide edo kide gisa sartzeari eta proiektuak garatzeari erronka demografikoko udalerrietan eta Trantsizio Justuko hitzarmenetan sartutakoetan.

Energia berdea, herritarren parte-hartzea eta erronka demografikoa

Komunitate energetikoak errentagarritasun finantzariorik bilatzen ez duten erakundeak dira; kontsumitzaileek sistema energetikoan parte-hartze aktiboa izan dezaten bultzatzeko eta errazteko eta energiaren kudeaketa hobetzeko eratzen dira, kideen parte-hartze ireki eta borondatezkoan oinarritutako gobernantza baten bidez. Era berean, lurraldearekin lotura duten bazkideek kontrolatzen dituzte, eta, beraz, ekartzen dituzten ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-onurak zuzenean itzultzen dira osatzen diren ingurunera.

Energia-sektoreaz harago doa inpaktua, klima-aldaketaren eta energia-pobreziaren aurkako borrokan laguntzen baitute eta gizarte-hobekuntzak sustatzen baitituzte komunitatean; beraz, bereziki figura interesgarria dira erronka demografikoa duten udalerrientzat. Lurraldetik hurbil daudenez, haien puntu sentikorrak eta eskain ditzaketen abantailak ezagutzen dituzte, eta, aldi berean, tokiko jarduera dinamizatzen, enplegua sortzen eta biztanleria finkatzen laguntzen dute.

LIFE-IP NAdapta-CCren energia-komunitateak

LIFE-IP NAdapta-CC proiektuan, C6.7 ekintzaren bidez, Nafarroan energia-komunitateak sortzen laguntzeko lana egiten ari da.

Garraldarekin, despopulatzeko arriskuan dagoen udalerriarekin, proiektu pilotu gisa, udalerrian parte hartzeko prozesu baten ondoren, diziplina anitzeko lantalde bat sortu da, honako hauek osatua: NASUVINSA, Garraldako Udala, Nafarroako Gobernuaren Trantsizio Energetikoaren Zerbitzua eta komunitatea osatzeko eta ondoren kudeatzeko behar diren laguntza tekniko eta legalak.

Lan honen faseak bat datoz IDAEk aurkeztu berri duen estrategiarekin. Estrategia horrek energia-komunitateei emango dien laguntza 3 bloketan banatu du: CE - Ikasi, CE - Planifikatu eta CE - Inplementatu.

Ekintzak, Garraldan energia-komunitatea sortzea ez ezik, Nafarroan tokiko energia-komunitateak ezartzeko gida bat ere ekarriko du.