Eduki publikatzailea

Garapen Ekonomikoak 350.000 euroko diru-laguntza emanen du Nafarroako enpresen deskarbonizazio planetarako

Gaur informazio-saio bat egingo da deialdi honi buruzko zalantzak argitzeko, eta eskaerak irailaren 29ra arte aurkez daitezke.

19-09-2022


Nafarroako Aldizkari Ofizialak irailaren 13an argitaratu zuen Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko Departamentuaren laguntza-deialdi bat, 350.000 eurokoa, enpresa txiki eta ertainetan eta industria-sektoreko enpresa handietan deskarbonizazio-planak egiteko. Eskaerak irailaren 29ra arte aurkez daitezke.


Deialdiaren xehetasun guztiak jakiteko, informazio-saio bat antolatu da gaur, irailak 19, Nafarroako Industria Elkartearen (AIN) auditorioan.

Diru-laguntza honen helburua industria sektore ezberdinetan deskarbonizazio planen garapena sustatzea da, betiere Nafarroan finkatutako saltokietarako elaboratzen badira. Deialdia, industria arloko diagnosi eta entzute aktiboaren lana egin ondoren sortu da, eta ondorioztatu da enpresen % 88ak plan mota hauek behar eta aurreikusita zuela.

Prozedura hauek, 2030 eta 2050 urtetarako finkatutako maila europarreko deskarbonizazio helburuak eta horniduraren independentziarenak lortzeko lagungarriak izango dira. Kasu bakoitzerako banakako diagnosi hauek egin izanari esker, industria bakoitzak bere bide-orria egin ahal izango du zeinen bidez Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak babestu eta osatu ahal izango dituen bere deskarbonizazio prozesuak.

Horretarako, deskarbonizazio planak, ingurumen mailan jasangarriagoa izaten den enpresa bat lortzeko estrategia global bat elaboratzeko aholkularitza lana izango du oinarri. Bertan, bere maila eta kategoria guztiak inplikatu behar dira, trantsizio energetikoaren premisak jarraituz: eraginkortasun energetikoa, berriztagarrien maximizazioa eta berotegi-efektuko gas isurpenen gaineko neutraltasuna.

Laguntzen zenbatekoa

Enpresa onuradunek laguntzaren % 38 eskura dezakete, enpresa handi baten kasuan; % 48koa, enpresa ertaina bada eta % 58 artekoa, enpresa txikia bada. Eta % 2ko laguntza gehigarria lortu ahal da, genero berdintasunaren baldintzak betetzen badira. Edonola ere, laguntzaren zenbateko maximoa 10.000 eurokoa izango da, deskarbonizazio planaren alde jarritako saltokiko energiaren amaiera kontsumoak 50.000 MWh-ak (4.300 tep) gainditzen baditu. Laguntza minimoa 3.000 eurokoa izango da, zifra horiek 9.999 MWh-ren (860 tep) azpitik egotean.

Enpresak deskarbonizazio Planaren harira auditoretza edo diagnosi energetiko bat egiten badu, laguntzen kopuru maximo hori arestian finkatuekiko % 30 igo ahal izango da.

Laguntza hauetan, oinarri arautzaileen bigarren atalean adierazitako CNAES.-en baitan dauden enpresak izan daitezke partaide. Eskari horiek, Nafarroako Gobernuaren izapideen atariko web fitxan aurkeztu behar dira.

Eragin bultzatzailea duten laguntzak direnez, deskarbonizazio planak eskaria aurkeztu ondoren idazten hasi behar dira. Lanak 2022ko irailaren 9rako amaitu beharko dira.

Jardunaldi informatzailea

Enpresek dituzten zalantza guztien berri emateko eta horiek argitzeko, Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Departamentuak, AINrekin lankidetzan, informazio-saio bat antolatu du gaur, irailak 19, 12:30ean, Nafarroako Industria Elkartearen areto nagusian.

Bertan, Nafarroako Gobernuko kideek laguntzen xehetasun guztiak azalduko dituzte. Gainera, AINk deskarbonizazio-planen irismenari eta helburuei buruzko informazioa emango du, lantzen aritu den metodologia pilotu batean oinarrituta, eta KYBSE (Kyb Suspensions Europe) enpresak parte hartuko du, plan horiek garatzen izan duen esperientzia azaltzeko. Azkenik, Espainiako Gobernua prestatzen ari den deskarbonizazioko PERTEaren nobedadeen berri emango da.

Jardunaldirako izen-emateak doakoak dira, harremanetarako formularioaren bidez izena eman ondoren.