Eduki publikatzailea

Garapen Ekonomikoak 1,4 milioi eman ditu ETEen eta industria-enpresa handien energia-eraginkortasunerako

Zenbateko honekin 7,1 milioi dira jada diru-laguntza lerro honetan emandakoak, hau da, 4.500-5.000 etxebizitzako kontsumoaren baliokidea den aurrezpena

18-09-2022


Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 1,4 milioi euroko diru-laguntza berri bat eman du ETEetan eta industria-sektoreko enpresa handietan eraginkortasun energetikoko jarduketetarako. Guztira, orain arte 7.193.858,29 euro erabili dira laguntza horietarako. Horiei esker, urtean 43 milioi kW orduko (kilowatt/ordu) aurreztea lortu da, hau da, 4.500-5.000 etxebizitzako kontsumoaren baliokidea, eta urtean 39.813 tona CO2 ez isurtzea lortu da.