Eduki publikatzailea

‘Egokitzapena: Klima-aldaketaren aurkako beste borroka’ erakusketa Tuterako UNEDen ikusgai

Erakusketa, LIFE-IP NAdapta-CC esparruan egindakoa, maiatzaren 23tik ekainaren 23ra bisitatu ahal izango da unibertsitateko patioan.

17-05-2023


Tuterako UNEDen egoitzan ‘Egokitzapena: Klima-aldaketaren aurkako beste borroka’ erakusketa ikustatu ahal izango da hilabetez (maiatzaren 23tik ekainaren 23ra), LIFE-IP NAdapta-CCren barne. Erakusketa  klima-aldaketara egokitzeari buruzkoa da, Nafarroako egoera laburbiltzen du eta Foru Erkidegoan klima-aldaketaren arazoari aurre egiteko hartutako neurri batzuk nabarmentzen ditu. Tuterako erakusketaren inaugurazioa dela eta, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko hitzaldi bat ere egingo dute, aurrez aurre edo online jarraitu ahal izango dena.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, LIFE-IP NAdapta-CCren bitartez, erakusketa eskolari laga dio. Bertan, hogei panel irudiztatu egongo dira, bere mezu nagusiak larrialdi klimatikoa azpimarratzen duenak. Gainera, egokitzapen onena arintzea dela azpimarratzen du, hau da, berotegi-efektuko gasen emisioa murriztea, modu horretan klima-aldaketaren eragina txikiagoa izango baita.

Inaugurazio-hitzaldia

Maiatzaren 23an, Erriberako hiriburuko inaugurazioa dela eta, Luis J. Fernández Rodriguezek, Tuterako UNEDeko zuzendariak, aurkeztutako ‘LIFE-IP NAdapta-CC proiektua’ hitzaldia ere izango da.

Hitzaldia 18: 00etatik 19: 00etara izango da, eta aurrez aurre zein online (zuzenean eta aurrez grabaturik) jarraitu ahal izango da, doan, hemen izena emanez.

Jardunaldia Europako proiektu integratuko koordinatzaile taldeak egingo du. Honako hauek osatuko dute taldea:

Itziar Almarcegui Artieda, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren koordinazio taldean Biologoa. Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Joël Dozzi, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren koordinatzaile teknikoa. Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK)

Miguel Ángel González Moreno, Koordinazio-taldeko teknikaria eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren komunikazio-arduraduna. Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua

Gure klimaren bilakaera, espezieak berreskuratzeko eta prebenitzeko planak

Deskribatzen diren gaien artean nabarmentzen dira: Nafarroako Foru Komunitateko klimaren bilakaerari buruzko datuak; basoko izurriteen eta gaixotasunen dinamikan eta banaketan ikusitako aldaketak, bereziki prozesionariaren (Thaumetopoea pityocampa) intzidentzia handiagoa Nafarroako pinudietan; eta beste afekzio batzuk. Horretako adibide dira onddoak — Diplodia pinea esaterako— eta ezpelaren sitsa —Cydalima perspectalisea—, izan ere biei laguntzen diete muturreko fenomeno metereologiakoak ugaltzen. Azken hori espezie exotiko inbaditzailea da, jatorriz Asiakoa, eta ezpel-hostoez elikatzen da.

Abian dauden neurrien artean, Nafarroako Osasun Publiko eta Laboraleko Institutuak (ISPLN) tenperatura altuek Nafarroan osasunean dituzten ondorioak prebenitzeko egindako plana aipatzekoa da. Planak alertak eta gomendioak ematen ditu, urtero aktibatzen dituenak zonaldeetako tenperaturen arabera. Protokolo horiek, ingurumen-hezkuntzarekin batera, hilkortasuna eta bero-boladen ondorioak murriztea ahalbidetzen dute.


Halaber,
Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Industrien Institutuan (INTIA) tokiko fruta-arbolen espezieak berreskuratzeko proiektuak jasotzen dira, adibidez: sagarrondo autoktonoa eta tokiko baratze-barietateak eta zerealak, egungo eta etorkizuneko klima-baldintzetara hobeto egokitu ahal izango direnak. Era berean, erakusketak gogoeta egiten du ibaiekin bizikidetzan uraren kudeaketa berria egiteko beharraz. Muturreko fenomeno meteorologikoen ondoriozko gertakariekin ilustratzen du; uholdeekin, esaterako. Eta amaitzeko, herritarren gomendioak jasotzen ditu, erronka horri aurre egiteko gizarte- eta komunitate-loturak indartzeko beharra nabarmenduz.


Klima-sentsibilizazioa

LIFE-IP NAdapta-CC proiektu europar integratuak herritarrekin sentsibilizazio klimatikoa lantzen du, erakusketa horren lagapenari esker, besteak beste.


Azken hilabetetan, Nafarroako ikastetxe batzuk izan dira panel horiek ostatzeko interesa erakutsi dutenak, prestakuntza-aldian dagoen publiko gazteago batengana iristea ahalbidetuz. Paz de Ziganda Ikastola, Barañain BHI, Atarrabiako Pedro DBHI, Nekazaritza eta Basozaintzako IK, eta orain, Tuterako UNED, klima-aldaketaren inguruko edukiak adin eta ikasturte desberdinetako ikasleekin modu alternatibo eta osagarrian nola landu erakusten ari dira.


LIFE-IP NAdapta-CC proiektuari buruzko gaurkotasun guztia ezagutu nahi baduzu, hileroko albiste-buletinera harpidetu zaitezke
formulario hau betez.