Eduki publikatzailea

Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuko ikasleek Sabaitzako finka bisitatu dute

INTIA, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren C4.6 ekintzaren barruan, baso-larregintza lantzen ari da

05-05-2023


Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuko ikasleek Sabaitzako finka bisitatu dute duela gutxi. Nekazaritzako Elikagaien Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutua (INTIA) sozietate publikoa, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan, baso-larregintzarekin lotutako ekintza bat garatzen ari da, baso-suteen arriskua murrizteko Nafarroako Jaka arrazako zaldi-aziendaren maneiuarekin erlazionatutakoa.


Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleak bertaratu ziren  INTIAk,
C4.6 ekintza barnean, 50 hektareako hedaduran egiten ari diren lana ikustera, Nafarroako Gobernuarena dena eta Ezporogi udalerrian dagoena. Bertan, galtzeko arriskuan dauden arraza autoktono horretako animaliak maneiatzeko ahalmena aztertzen da.