Eduki publikatzailea

Abian da Nafarroako Lurralde Estrategia berrikusteko prozesuaren hirugarren fasea

Parte hartzeko maiatzean egindako etaparen ondoren, dokumentu bat egin da, “dokumentu osoagoa eta Foru Komunitatearen errealitatera egokitzen dena”, adierazi dute Lurraldearen Antolamendutik

13-11-2022


Nafarroako Gobernuak, Lurraldearen Antolamendu, Paisaia, Etxebizitza eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren bidez, gaur fase berri bat hasi du Nafarroako Lurralde Estrategia (NLE) berrikusteko. Parte hartzeko maiatzean burututako prozesuari esker, “dokumentu osoago bat egin ahal izan da”.

“NLE berriaren egitura sinplea da. Egungo egoeraren diagnositik abiatuta identifikatzen dira Nafarroak, irizpide berrien ezarpena eginez, etorkizuneko eredua lortzeko gainditu behar dituen erronka nagusiak”, esan du Lurralde Antolamenduko arduradunak. Ekimen honek, jendaurrean jartzen ditu gai ardatz edota giltza ezberdinen gainean artikulatutako antolamendu proposamenen multzo bat zeinetan dauden gobernantza, paisaia, ondarea, ikuspegi klimatikoa, lurralde metabolismoa edo ekonomia berderako trantsizioa, besteak beste.

NLEren helburu nagusia Nafarroaren lurralde garapen jasangarria da eta, horretarako egungo erronkei ikuspegi integral eta kolaboratzaile batetik ekiten die. “Dokumentuak proposatzen du eskualdeko eremuen birgaikuntza sendotzea, errekurtso endogenoak bultzatzea eta egungo erronka nagusiei aurre egitekotan barne eta kanpo harremanak hedatzea”, Izaskun Abrilen esanetan.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak nabarmendu ditu, besteak beste, “erronka demografikoa (despopulazioa, zahartzea, maskulinizazioa, etab.), gizarte eta lurralde kohesioaren hobekuntza, barreiatutako hiri-hazkundea, klima aldaketarekiko egokitze eta baretzea, naturak gizarteari ekartzen dizkion onurak ezagutzea eta zerbitzu hauek planifikazioan integratzea, Azpiegitura Berdea, paisaia identitario eta eremu zaurgarri ezberdinak babestea zainduz”.

“Erabakiak dira erronkak gainditzea edo leheneratzea ahalbidetuko duten proposamenak eta horiek guztiek gure lurraldearen eta herritarren osasunarekiko Nafarroa arduratsu bat dute xede”, arbuiatu du.

Estrategia honek erreminta bat izan nahi du zeinek identitatea kontserbatzeaz haratago, landa-, hiri- eta paisaia periurbanoen hobekuntza ekarriko dituen, garapena, lanaren eta etxebizitzaren hobekuntza bultzatuz, bereziki landa-eremuan, pertsonen eta zerbitzuen ardura izanik zerbitzuen edota irisgarritasunaren harira, ekonomia berde bateranzko eta ezagutzaranzko trantsizioa sustatuz.

Ondorioz, Foru Komunitateko esparruen artean lurralde, gizarte nahiz ekonomia arloen oreka handiagoa bilatzen da “asentu sistema koherente eta bateratu batekin, zerbitzuen prestazioa bermatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko behar adinako edukiera duten eskualdetan antolatze aldera”, adierazi du Izaskun Abril zuzendari nagusiak.

Partaidetza prozesua

Dokumentu berria eskuragarri jarriko da NLEren webgunean hurrengo bi hilabetetan eta partaidetza prozesu baten eraginpean jarriko da. Ondorioz, helburua da toki esparruko arduradunekiko eta agenteekiko hurbilketa handiagoa lortzea”. Zortzi lan saio ospatuko dira Nafarroako herri ezberdinetan. Erantsitako irudian ikus daitekeenez, jardunaldiak datorren astelehenean abiatuko dira Burlatan, asteazkenean Ariben garatuko dira, hilak 17an Lizarran, hilak 21ean Tafallan, hilak 22an Irurtzunen, 23an Agoitzen, azaroaren 30ean Tuteran eta tokiko saioen txanda abenduaren 1ean amaituko da Elizondon.

Era berean, izaera teknikoagoa duen sektore arteko saio bat ospatuko da.

Topaketetan dokumentuaren alderdi aipagarrienak aurkeztuko dira, eta saio bakoitzera etorri diren erakundeak eta herritarrak eragiten dituzten antolamendu proposamenak eztabaidatuko dira. Partaidetza prozesu honek amaiera dokumentua aberastea du xede partaideen ikuspegia eta ezagutza kontuan hartuta.