Eduki publikatzailea

Klima eta Energiarako Alkatetzen Itunaren Topaketa Nazionalak Espainia osoko 200 ordezkari baino gehiago bildu ditu Iruñean

Klima zaintzen eta babesten parte hartzen duten toki-erakundeen munduko mugimendu handiena Baluarten bildu da, klima-aldaketa arintzeko, egokitzeko eta energia-pobrezia murrizteko tokiko ekintzak eztabaidatzeko

30-11-2022


Klima eta Energiarako Alkatetzen Itunak, tokiko ekintzen bidez klima zaintzen eta babesten diharduten toki-erakundeen munduko mugimendu handienak, Espainia osoko 200 udal- eta autonomia-ordezkari baino gehiago bildu ditu gaur Iruñean. Nafarroako Gobernuak Nasuvinsa – Lursarearekin eta Iruñeko Udalak eta Europa mailako Alkatetza Itunaren Bulegoak berak antolatu dute urteroko batzordea, klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduko duten energia-arintze, -egokitzapen eta -pobreziaren arloko tokiko ekintzak eztabaidatzeko.