Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk bat egin du lurzoruaren munduko egunarekin

C.4.1 ekintzaren barruan, klima-aldaketaren aurrean lurzorua egokitzeko kudeaketa lantzen du Europako proiektu integratuak.

05-12-2022


2022ko Lurzoruaren Munduko Egunaren eta "Lurzoruak, elikagaien jatorria" kanpainaren helburua da lurzoruek elikadura-ekoizpen, nutrizio eta dieta optimoetarako duten garrantziaz kontzientziatzea. Aldi berean, gure lurzoruen osasuna bermatuko duen erabilera jasangarria aldarrikatzen da.

Nafarroako Foru Komunitatean klima-aldaketara egokitzeko LIFE-IP NAdapta-CC Europako proiektu integratuan, C.4.1 ekintzaren barruan lan egiten da, agrosistemak klima-aldaketara egokitzeko aukera optimizatzeko, lurzorua, materia organikoa eta laboreak kudeatzeko estrategien bidez. Nekazaritzako Elikagaien Teknologien Nafarroako Institutuaren (INTIA) lidergoa du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Tokiko Azpiegituren Nafarroako sozietate publikoaren (NILSA) lankidetza du.

Ekintza honetan egindako lanek mundu zientifikorako ekarpenak eman ditu emaitza gisa, esate baterako, urte honen erdialdean, ‘Frontiers in Soil Science’ aldizkarian, lurzoruko laborantza-hondarretatik eratorritako karbono organikoa sartzean ureztapena hartzeak dituen ondorioei buruzko azterlan bat argitaratu da; edo, Nafarroako nekazaritza-lurren kalteberatasun-azterketa batetik abiatuta, klima-aldaketara egokitzeko adierazleetan nekazaritza-kudeaketako estrategia desberdinek duten eragina ebaluatzeko azterlana, besteak beste.

Lurraren garrantzia, Nazio Batuen arabera

Gure oinen azpiko lurzorua organismoz, mineralez eta materia organikoz osatutako mundu bat da, eta landareen hazkundearen bidez gizakiei eta animaliei elikagaiak ematen dizkie. Pertsonek bezala, lurzoruek ere mantenugaien ekarpen orekatua eta askotarikoa behar dute kopuru egokietan, osasuntsu egon daitezen. Uzta jasotzen denean, nutriente horiek lurretik kentzen dira, eta, beraz, beharrezkoa da jarraipena eta kudeaketa egokiak egitea, horiek biziberritzeko eta etorkizuneko landareak nutrizio-eduki optimoak izan ditzaten.

Lurzoruko mantenugaien galera da nutrizioa, elikagaien segurtasuna eta iraunkortasuna mehatxatzen dituen degradazio-prozesu nagusietako bat. Azken 70 urteetan, elikagaien bitaminen eta nutrienteen maila izugarri murriztu da, eta mundu osoan 2.000 milioi pertsonak baino gehiagok mikronutrienteen urritasuna dutela uste da, "ezkutuko gosea" ere esaten zaiona, detektatzeko zaila delako. Lurraren degradazioak eta mantenugai-faltak ere berekin dakar elikagaiak ekoizteko gaitasuna galtzea, gosea, pobrezia eta desnutrizioa eraginez; aldiz, nutriente-kontzentrazio oso altua badago, lurrak ingurune toxikoa sortzen du landare eta animalientzat, ingurumena kutsatzen du eta klima-aldaketa sustatzen du.

Lurzoruaren Munduko Eguna Nafarroan

Lurraren Munduko Egunak aukera ematen die herritar guztiei interes handiko gai horren inguruan sentsibilizatzeko, eta, aldi berean, komunikabideen eta gobernuen arreta erakarri nahi dute, neurri politiko zehatzak abian jartzea eskatzen duten konpondu gabeko arazoak ezagutarazteko.

Nafarroako Foru Komunitatean, urtero, abenduaren erdialdean, jardunaldi batzuk egiten dira, eta azken edizioetan LIFE-IP NAdapta-CCk parte hartu du.

Proiektuaren helburua jendeari lurzoruaren garrantzia eta hura zaintzeko beharra jakinaraztea da. Azken jardunaldietan, esaterako, lurzoruaren erabileraren garrantzia eta babesteko legeriarik eza nabarmendu ziren, alderdi nabarmenen artean.

Datozen egunetan, 2022. urterako aurreikusitako jardunaldia iragarriko da.