Eduki publikatzailea

‘Kutsadurarik ez plastikoengatik’, 2023ko Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren leloa

Kalkuluen arabera, 19 eta 23 milioi tona hondakin plastiko artean amaitzen dira urtero aintzira, ibai eta itsasoetan, hau da, 2200 Eiffel dorre inguruk guztira duten pisua.

05-06-2023


Gaur ospatzen den Ingurumenaren Nazioarteko Eguna Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarri zuen lehen aldiz 1972an. Edizio honek ‘Kutsadudarik ez plastikoengatik’ du goiburu, eta eslogan horrek modu jasangarrian bizitzera gonbidatzen du gizartea, LIFE-IP NAdapta-CC bezalako politikek eta ekintzek bultzatutako funtsezko aldaketen bidez.

Izan ere, Nazio Batuen datuen arabera, urtero 400 milioi tona plastiko ekoizten dira mundu mailan, eta uste da material horren erdia erabilera bakarreko bizitza baliagarrirako sortzen dela, eta, beraz, % 10 baino gutxiago birziklatzen dela.

Era berean, mikroplastikoek (5 mm-tik beherako diametroa duten partikula plastikoek) elikagaiak, ura eta baita airea ere inbaditzen dituzte.

Pertsonek urtero 50.000 partikula plastiko baino gehiago hartzen dituztela kalkulatzen da, askoz gehiago arnastutako partikulak kontuan hartzen badira. Baztertzen edo erretzen diren erabilera bakarreko plastikozko produktuek, giza osasunari eta biodibertsitateari kalte egiteaz gain, era guztietako ekosistemak kutsatzen dituzte, mendi tontorretatik itsas ohera.

Ekonomia zirkularra izateranzko aldaketak sor ditzake: ozeanoetara iristen diren plastikoen bolumena % 80 baino gehiago murriztu 2040rako; plastiko birjinaren ekoizpena % 55 murriztu; gobernuei 70.000 milioi dolar aurreztu 2040rako; berotegi-efektuko gasen emisioak % 25 murriztu; eta 700.000 lanpostu gehiago sortu, batez ere munduaren hegoaldean.