Eduki publikatzailea

‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ kurtsoaren hamargarren eta azkenaurreko jardunaldiak baso-egokitzapena izango du ardatz

Hitzordua bihar, asteartea, izango da, eta Nafarroako baso-ingurunean klima-aldaketara egokitzeari buruz hitz egingo du, bi proiekturen esperientziarekin: LIFE Soria Forest Adapt eta LIFE ADAPT-ALEPPO.

20-03-2023


Bihar, asteartea, martxoak 21, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ kurtsoaren hamargarren eta azkenaurreko jardunaldia ospatuko da. ‘Baso-egokitzapena’ izenburupean, saio honetan hiru hitzaldi egingo dira. Lehenengoa, ‘Nafarroako baso-ingurunea klima-aldaketara egokitzea’ izenekoa, Nafarroako Gobernuko teknikariek egingo dute. Ondoren, Europako bi proiektutan egindako jarduera aurkeztuko da: ‘LIFE Soria Forest Adapt’ proiektua eta ‘LIFE ADAPT-ALEPPO' proiektua.

Unibertsitatea zabaltzeko ikastaroa doakoa da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren (LIFE-IP NAdapta-CCren bidez), Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzaren eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza.

Prestakuntzak mila ehun pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte luzatuko da; 20 eskola-ordu izango ditu, hamaika saiotan banatuta, 18:00etatik 20:00etara iraungo dutenak, eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea da.

Nahi duten eta oraindik izena eman ez duten pertsonek doan egin dezakete esteka honetan: Online matrikula

Biharko egitaraua:

18:00-20:00. Baso-egokitzapena

  • Nafarroako baso-ingurunea klima-aldaketara egokitzea – Irantzu Primicia Álvarez eta Cristóbal Molina Terrén.
  • LIFE Soria Forest Adapt – Adela Trasierra Villa
  • LIFE ADAPT-ALEPPO. Adaptive management of Mediterranean Pinus halepensis forests in the face of climate change, Natalia Zaro Borda.

Hamargarren saio honetako hizlarien curriculuma:

  • Irantzu Primicia Álvarez. Nafarroako Gobernuko Basogintza Plangintza eta Ingurumen Hezkuntza Ataleko Baso Plangintzako Ingeniari Teknikoa eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuan basoen arloko teknikaria.
  • Cristóbal Molina Terrén. Nafarroako Gobernuko Natur Ingurunearen Plan eta Programen Bulegoko burua eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko teknikaria
  • Adela Trassierra Villa, CESEFOReko Basogintza eta Klima Arloko proiektuen teknikaria. LIFE SORIA FOREST ADAPT proiektua. 
  • Natalia Zaro Borda, Agresta Sozietate Kooperatiboko Karbonoaren Arloko koordinatzailea. LIFE ADAPT-ALEPPO proiektua.