Eduki publikatzailea

LIFE lau proiekturen esperientziak ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ unibertsitatea zabaltzeko ikastaroaren hirugarren jardunaldian

‘Tokiko ingurunea eta haren egokitzapena’ izenburupean, LIFE-IP NAdapta-CC, LIFE Good Local Adapt, LIFE Adaptate eta LIFE Urban Klima 2050 proiektuek hartuko dute parte gaur arratsaldean.

08-11-2022


Gaur, azaroak 8 asteartea, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren hirugarren jardunaldia izango da. ‘Tokiko ingurunea eta bere egokitzapena’ tituluarekin, oraingo honetan, parte-hartzaileak lau LIFE proiektutara hurbilduko ditu (LIFE-IP NAdapta-CC, LIFE Good Local Adapta, LIFE Adaptate eta LIFE Urban Klima 2025), proiektu bakoitzeko teknikarien eskutik.

Unibertsitatea zabaltzeko ikastaroa doakoa da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren (LIFE-IP NAdapta-CCren bidez), Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzaren eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza.

Prestakuntzak mila pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte luzatuko da; 20 eskola-ordu izango ditu, hamaika saiotan banatuta, 18:00etatik 20:00etara iraungo dutenak, eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea da.

Nahi duten eta oraindik izena eman ez duten pertsonek doan egin dezakete esteka honetan:

Online matrikula

 

Hizlariak

Gaur arratsaldean egingo den prestakuntzaren hirugarren jardunaldi honetan, LIFE proiektu banari helduko dioten lau pertsona izango dira, eta honako hauek dira:

  • Aitor García Galar, LIFE-IP NAdapta-CC proiektua. Navarra de Suelo y Vivienda (NASUVINSA). Nafarroako Lurralde eta Jasangarritasun Agentzia (LURSAREA)..

  • Jon Laurenz Senosain, LIFE Good Local Adapt proiektua. LUR Studioko hiri-azpiegitura berdean espezializatutako arkitektoa.

  • Pilar Meseguer Sánchez, LIFE Adaptate proiektua. Industria Ingeniaria eta Energia Berriztagarrietako Masterra, Cartagenako Unibertsitate Politeknikoan. EuroVértice Consultores-eko Energia eta Berrikuntza Saileko aholkularia.

  • Malake Muñoz Cachón. LIFE IP Urban Klima 2025 proiektua. Ihoberen Ekintza Klimatikoko Proiektuen arduraduna.

Gaurko egitaraua:

Sesión 3. “Tokiko ingurunea eta haren egokitzapena”

18:00etatik 20:00etara.

Nafarroako tokiko ingurunera egokitzea (KEIEP). – Aitor García Galar.

LIFE Good Local Adapt. Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak Euskadin.

- Jon Laurenz Senosiain.

LIFE Adaptate. Tokian-tokian klima-aldaketara egokitzea. -  Pilar Meseguer Sánchez.

Urban Klima 2050: Euskadiren erresilientziarako proiektu eraldatzailea. - Malake Muñoz Cachón.