
LIFE lau proiekturen esperientziak ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ unibertsitatea zabaltzeko ikastaroaren hirugarren jardunaldian
‘Tokiko ingurunea eta haren egokitzapena’ izenburupean, LIFE-IP NAdapta-CC, LIFE Good Local Adapt, LIFE Adaptate eta LIFE Urban Klima 2050 proiektuek hartuko dute parte gaur arratsaldean.
08-11-2022
Gaur, azaroak 8 asteartea, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren hirugarren jardunaldia izango da. ‘Tokiko ingurunea eta bere egokitzapena’ tituluarekin, oraingo honetan, parte-hartzaileak lau LIFE proiektutara hurbilduko ditu (LIFE-IP NAdapta-CC, LIFE Good Local Adapta, LIFE Adaptate eta LIFE Urban Klima 2025), proiektu bakoitzeko teknikarien eskutik.
Unibertsitatea zabaltzeko ikastaroa doakoa da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren (LIFE-IP NAdapta-CCren bidez), Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzaren eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza.
Prestakuntzak mila pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte luzatuko da; 20 eskola-ordu izango ditu, hamaika saiotan banatuta, 18:00etatik 20:00etara iraungo dutenak, eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea da.
Nahi duten eta oraindik izena eman ez duten pertsonek doan egin dezakete esteka honetan:
Hizlariak
Gaur arratsaldean egingo den prestakuntzaren hirugarren jardunaldi honetan, LIFE proiektu banari helduko dioten lau pertsona izango dira, eta honako hauek dira:
-
Aitor García Galar, LIFE-IP NAdapta-CC proiektua. Navarra de Suelo y Vivienda (NASUVINSA). Nafarroako Lurralde eta Jasangarritasun Agentzia (LURSAREA)..
-
Jon Laurenz Senosain, LIFE Good Local Adapt proiektua. LUR Studioko hiri-azpiegitura berdean espezializatutako arkitektoa.
-
Pilar Meseguer Sánchez, LIFE Adaptate proiektua. Industria Ingeniaria eta Energia Berriztagarrietako Masterra, Cartagenako Unibertsitate Politeknikoan. EuroVértice Consultores-eko Energia eta Berrikuntza Saileko aholkularia.
-
Malake Muñoz Cachón. LIFE IP Urban Klima 2025 proiektua. Ihoberen Ekintza Klimatikoko Proiektuen arduraduna.
Gaurko egitaraua:
Sesión 3. “Tokiko ingurunea eta haren egokitzapena”
18:00etatik 20:00etara.
Nafarroako tokiko ingurunera egokitzea (KEIEP). – Aitor García Galar.
LIFE Good Local Adapt. Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak Euskadin.
- Jon Laurenz Senosiain.
LIFE Adaptate. Tokian-tokian klima-aldaketara egokitzea. - Pilar Meseguer Sánchez.
Urban Klima 2050: Euskadiren erresilientziarako proiektu eraldatzailea. - Malake Muñoz Cachón.