Eduki publikatzailea

"Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketaren aurrean tresna eraginkor gisa" ikastaroaren seigarren jardunaldia paisaian eta lurralde-plangintzan oinarrituko da

Bihar, asteartea, izango da eta paisaia, lurralde plangintza eta gaueko ingurunea izango ditu hizpide.

16-01-2023


Bihar, urtarrilak 17 asteartea, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketaren aurrean tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren seigarren jardunaldia ospatuko da. ‘Paisaia eta lurralde-plangintza’ izenburuarekin, oraingo honetan honako gai hauek jorratuko dira: paisaia antolamendu-tresna gisa, paisaia eta lurralde-plangintza, eta gaueko ingurunearen iluntasuna.

Ikastaroa, unibertsitate-hedapenekoa, doakoa da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren , LIFE-IP NAdapta-CC-ren eskutik; Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Foru Erkidegoko Ordezkaritzaren; eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) Tuterako zentro elkartuaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza.

Prestakuntzak mila eta ehun pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte iraungo du; 20 eskola-ordu izango ditu, hamaika saiotan banatuta, 18:00etatik 20:00etara, eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea da.

Nahi duten eta oraindik izena eman ez duten pertsonek doan egin dezakete esteka honetan:

Online matrikula

Hizlariak

Prestakuntzaren seigarren jardunaldi hau bihar izango da, eta hiru pertsona izango dira bertan. Hizlariak honako hauek izango dira:

 

 

  • Dámaso Munárriz Guezala, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko teknikaria. Lurzoruaren eta Etxebizitzaren Nafarroako Lurralde Antolamenduko teknikaria (NASUVINSA). Klima-aldaketari eta lurralde-kapitalaren kudeaketari buruzko prestakuntza espezifikoa.

  • Pablo Sánchez Ramos, Lurralde Antolamenduan eta Paisaian aditua Sigmatec Medio Ambiente SL enpresan.

  • Fernando Jáuregui Sora, Iruñeko Planetarioko Ekoizpen eta Pedagogiako arduraduna. POCTEFA 233/16 PLN proiektuaren koordinatzailea, Pirineos La Nuit

 

Biharko programa:

6. saioa. ‘Paisaia eta lurralde-plangintza’

18:00etatik 20:00etara.

 

Paisaia antolamendu-tresna gisa. Klima aldaketarekin lotutako dinamikak - Dámaso Munárriz
Paisaia eta lurralde plangintza - Pablo Sánchez
Gaueko ingurunea: iluntasuna - Fernando Jáuregui