Eduki publikatzailea

‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren bosgarren jardunaldia uretara egokitzeko kudeaketan oinarrituko da

Hitzordua bihar, asteartea, izango da, eta hainbat gai jorratuko dira, hala nola alerta goiztiarrak eta drainatze jasangarriko hiri-sistemak, eta uholdeei aurre egiteko kudeaketa eta larrialdi-planak.

19-12-2022


Bihar, abenduaren 20a, asteartea, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren bosgarren jardunaldia ospatuko da. ‘Uretara egokitzeko kudeaketa’ izenburuarekin, oraingo honetan, alerta goiztiarrak eta drainatze jasangarriko hiri-sistemak (SUDS) eta uholde-arriskuetarako larrialdi-planak aztertuko dira. Bi plan horiek Nafarroako Foru Erkidegoan egin dira, LIFE-IP NAdapta-CC klima-aldaketara egokitzeko Europako proiektu integratuaren esparruan.

Gainera, Ebro Resilience Estrategia azalduko da, Ebro ibaiaren erdiko tartean Uholde Arriskuak Kudeatzeko Plana ezartzeko eta haren egoera ekologikoa hobetzeko estrategia, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren (CHE) bidez.

Unibertsitate-hedapeneko ikastaroa doakoa da eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren, LIFE-IP NAdapta-CCren bitartez; Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Foru Erkidegoko Ordezkaritzaren; eta Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) Tuterako zentro elkartuaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza da.

Prestakuntzak mila eta ehun pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte iraungo du. 20 eskola-ordu izango ditu, hamaika saiotan banatuta, 18:00etatik 20:00etara, eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea da.

Oraindik izena eman ez duten pertsonek doan egin dezakete esteka honetan:

Online matrikula

Hizlariak

Prestakuntzaren bosgarren jardunaldi hau bihar izango da, eta lau pertsonak hainbat hitzaldi emango dituzte:

  • Julen Fernández Sanz de Galdeano, Europako proiektuen teknikaria eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren arduraduna NILSAn.

  • Eva Zaragüeta Arrizabalaga, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren arduraduna Nafarroako Ingurumen Kudeaketan (GAN-NIK).

  • Javier Loizu Maeztu, Nafarroako Ingurumen Kudeaketako (GAN-NIK) Uraren Arloko teknikaria eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko teknikaria.

  • David Gargantilla Cañero, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Ibilguetako Jarduketen Zerbitzuko burua eta Ebro Resilience Estrategiaren koordinatzailea.

 

Biharko egitaraua:

5. saioa. “Uretara egokitzeko kudeaketa”

18:00etatik 20:00etara.

Alerta goiztiarrak eta drainatze jasangarriko hiri-sistemak (SUDS). – Julen Fernández Sanz de Galdeano.
Uholde arriskuetarako larrialdi planak – Eva Zaragüeta Arrizabalaga eta Javier Loizu Maeztu.
Uholde-arriskuaren kudeaketa Ebroko erdiko tartean: Ebro Resilience estrategia –David Gargantilla Cañero.