Eduki publikatzailea

‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ kurtsoaren bederatzigarren jardunaldiak klima aldaketak osasunean dituen ondoriak jorratuko ditu

Hitzordua bihar izango da, asteartea, eta polenari, klima-aldaketak osasunean dituen eraginei eta intsektu bektoreei eta gaixotasunen transmisioari buruzko hitzaldiak izango ditu.

06-03-2023


Bihar, martxoak 7 asteartea, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren bederatzigarren jardunaldia ospatuko da. ‘Klima aldaketaren ondorioak osasunean’ izenburuarekin, saio honek hiru hitzaldi izango ditu: ‘Polena klima-aldaketarekin', ‘Klima-aldaketaren inpaktuak osasunean’ eta Eltxoen espezie inbaditzaileak eta gaixotasunen transmisioan duten eragina. Herritarren zaintza Mosquito Alert apparekin’.

Unibertsitatea zabaltzeko ikastaroa doakoa da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren (LIFE-IP NAdapta-CCren bidez), Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzaren eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza.

Prestakuntzak mila eta ehun pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte luzatuko da; 20 eskola-ordu izango ditu, hamaika saiotan banatuta, 18:00etatik 20:00etara iraungo dutenak, eta unibertsitate-kreditu batean balioetsita dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketaren arloko oinarrizko ezagutzak ematea da.

Nahi duten eta oraindik izena eman ez duten pertsonek doan egin dezakete esteka honetan: 

Online matrikula

Biharko egitaraua:

18:00-20:00 h. Klima aldaketaren ondorioak osasunean

  • Polena klima-aldaketarekin - Estrella Miqueleiz Autor eta Ana Isabel Tabar Purroy.
  • Klima-aldaketaren inpaktuak osasunean - Cristina Linares Gil
  • Eltxoen espezie inbaditzaileak eta gaixotasunen transmisioan duten eragina. Herritarren zaintza Mosquito Alert apparekin - Mikel Bengoa Paulis

Bederatzigarren saio honetan arituko diren hizlarien curriculuma:

  • Estrella Miqueleiz Autor, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren osasun-arloko arduraduna Nafarroako Osasun Publiko eta Laboraleko Institutuan (NOPLOI). Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua.
  • Ana Isabel Tabar Purroy, Nafarroako Ospitaleko Alergologia Zerbitzuko burua. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua.
  • Cristina Linares Gil, Osasun eta Hiri Ingurumeneko Unitateko zuzendarikidea Carlos III Osasun Institutuan. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa.
  • Mikel Bengoa Paulis, eltxoen kudeatzaile espezialista Anticimex Españan. Mosquito Alert - Entomologia Digitaleko Sare Nazionala (ReNED).