Eduki publikatzailea

Nafarroako Gobernuak Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko departamentuen arteko Batzordea sortzea erabaki du

Arlo horretako plangintza garatzeaz arduratuko da

16-02-2023


Nafarroako Gobernuak, asteazken honetako bilkuran, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Departamentuen arteko Batzordea sortzea erabaki du. Organo horrek ezarriko du klima aldaketa arintzeko eta beraruri egokitzeko jarduketa publikoen plangintza, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuen eta haren erakunde instrumentalen jarduna koordinatuz.

Gobernuaren erabakia martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen eskakizun bat da, zeinaren arabera klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren arloko gobernantza-organoetako bat baita klima-aldaketaren eta energiaren arloko departamentu eskudunekin batera, bai eta klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzko Gizarte Kontseiluarekin batera ere.

Era berean, foru legeak  neurri eta plan sektorialen jarraipena eta ebaluazioa egiteko eginkizuna esleitzen ditu Nafarroan, arau horrek klima aldaketaren eta energiaren aurrean dituen helburuak lortzeko alderdi garrantzitsuei dagokienez.

Batzordearen osaera

Nafarroako Gobernuko departamentu bakoitzeko ordezkari batek osatzen du batzordea, Nafarroako presidentea buru dela, edo hark eskuordetzen duen pertsona. Landa Garapen eta Ingurumeneko sailburua edo haren ordezkaritza jasotzen duen pertsona izango da presidenteordea.

Nafarroako Gobernuaren Erabakiak ezartzen du, halaber, Batzordeak erabaki ahalko duela gai zehatzak aztertzeko lantalde espezializatuak sortzea, zeinetan departamentuen zerbitzura dauden pertsonek parte hartu ahalko baitute, nahiz eta Batzordeko kide ez izan.