Eduki publikatzailea

Coyuntura Ambiental de Navarra aldizkariaren azken alea eskuragarri

Foru Komunitateko airearen kalitateari buruzko datuak sartu dira, klima-aldaketarekin zerikusia izan dezaketen ondorioak LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan aztertzen ari direnak.

16-06-2022


Eskuragarri dago jada Coyuntura Ambiental de Navarra aldizkariaren azken alea, 2021eko 4. hiruhilekoari dagokiona. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak editatu du 2017tik, beste erakunde batzuekin lankidetzan, hala nola Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) sozietate publikoarekin, eta bertan jasotzen dira Nafarroako ingurumen-errealitateari buruzko datu nabarmenenak. Besteak beste, Foru Erkidegoko airearen kalitateari buruzko datuak, klima-aldaketarekin zerikusia izan dezaketen ondorioak LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan aztertzen ari direnak.

Helburua da ingurumen-informazio interesgarria jendearen eskura jartzea, modu bisual eta dibulgatzailean, ondorengo azterlanetarako eta ingurumenaren alderdi guztien egoeraren berri izateko balio dena.

Aldizkaria doan dago eskuragarri esteka honetan.