Eduki publikatzailea

Coyuntura Ambiental de Navarra aldizkariaren 21. zenbakia eskuragarri

Foru Komunitateko airearen kalitateari buruzko datuak ikus daitezke. Klima-aldaketarekin zerikusia izan dezaketen ondorioak LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren barruan aztertzen ari dira.

16-08-2022


Eskura dago Coyuntura Ambiental de Navarra aldizkariaren azken alea, 2022ko 1. hiruhilekoari dagokiona. Pdf formatuan deskarga daiteke esteka honetatik:

 

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/3649C83B-9C48-4554-BCCC-765F0C660574/481460/Coyuntura_Ambiental_de_NavarraPrimer_trimestre_202.pdf

 

Era berean, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak (DRyMA) 2022ko lehen seihilekoko ingurumen adierazleak argitaratu ditu. Txostena jaitsi daiteke ondoren agertzen den esteka sakatuz:

 

http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/3649C83B-9C48-4554-BCCC-765F0C660574/480898/indicadoresmedioambiente_2022.pdf

 

Zer da Coyuntura Ambiental de Navarra?

DRyMAko Departamentuak 2017tik argitaratzen du, beste erakunde batzuekin lankidetzan, hala nola Nafarroako Ingurumen Kudeaketa sozietate publikoarekin (GAN-NIK), Coyuntura Ambiental Aldizkaria. Hiru hilean behin argitaratzen da argitalpena, eta Foru Komunitateko ingurumen-errealitateari buruzko daturik nabarmenenak biltzen ditu. Argitalpen honek gure lurraldeko ingurumen-eremuen egoerari buruzko datuak eta egoeraren araberako adierazleak biltzen ditu. Informazio interesgarri horiek jendearen eskura jartzea da helburua, modu bisual eta dibulgatzailean, bai ondorengo azterlanetarako, bai ingurumenaren alderdi guztien egoeraren berri izateko.

Argitalpen hau bederatzi kapitulutan banatzen da:

1. Airea (airearen kalitatea).
2. Ura (uraren kalitatea, bildutako ura, ibaien emaria, Iruñerriko Mankomunitateko ur-ekoizpena).
3. Klimatologia.
4. Biodibertsitatea eta natura-ondarea (baso-suteak, baso-produktuen kanpo-merkataritza, landaretza-indizea).
5. Ekonomia berdea (ibilgailu elektrikoen matrikulazioa, turismo berrien CO2 emisioak, energia elektrikoaren ekoizpena, erregaien kontsumoa, gas naturalaren kontsumoa).
6. Iruñerriko Mankomunitateak tratatutako hondakinak (hondakinak biltzea, hondakinak berreskuratzea)

7. Hondakinak lekualdatzea.
8. Isurketa-eskubideen merkataritza.
9. Ingurumen-legeria.