
Nafarroako 154 udaletako Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planen (KEJEP) ekarpen eta kontsultak egiteko epea zabalik da
Ekarpenak maiatzaren 6ra arte egin ahal izango dira.
28-04-2022
LIFE-IP NAdapta-CC Alkateen Ituna izenpetu duten 154 udalen Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planak (KEJEP) lantzen ari da.
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak koordinatzen duen proiektu honetan (LIFE-IP NAdapta-CC), NASUVINSA da KEJEP horien garapenaren arduraduna, Lursarea – Nafarroako Lurralde eta Jasangarritasunerako Agentziaren bidez. Horretarako, Alkatetza Itun honi atxikitako udalen babesa du, baita Tokiko Ekintza Taldeena (Erdialdeko Garapen Partzuergoa, TEDER, EDER eta Cederna-Garalur) eta Sakanako Garapen Agentziarena ere.
Joan den irailaz geroztik, hainbat komunikazio- eta partaidetza-jarduera egin dira herritarrei egindako inkesten, tailer online eta udal-arduradunekin aurrera eramandako lan-saioen bidez. Hauen helburua klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko neurriak definitzea izan da, baita tokiko eremuko pobrezia energetikoari lotutakoak ere. Neurri horiek dira KEJEP-etan jasoko direnak.
NASUVINSAk dagoeneko tokian tokiko KEJEP-en lehen zirriborroa aurkeztu du. Hori dela eta, gaurdanik eta datorren maiatzaren 6ra bitartean, herritarren ekarpenak eta kontsultak jasotzeko epea zabalduko da; honek prozesua aberastuko du eta udalerrien konpromiso klimatikoak eta baita toki-ekintzatik erronka global honi aurre egiteko proposatutako neurriak ezagutarazteko balioko du.
KEJEP-en inguruko ekarpenak formulario honen bidez egin ahal izango dira
- Antsoain-Berriozarko KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Ansoáin, Berriozar.
- Aranguren – C. Galar – Egües – Elortzibarreko KEJEP-a. Deskargatu hemen
Cendea de Galar - Galar Zendea, Noain (Valle de Elorz), Valle de Aranguren, Valle de Egués.
- Bidasoako KEJEP-a. Deskargatu hemen
Arantza, Baztan, Beintza-Labaien, Bera, Bertizarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Eratsun, Etxalar, Ezkurra, Igantzi, Ituren, Lesaka, Oitz, Saldías, Urrotz, Zubieta.
- Burlata-Atarrabiako KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Burlada, Villava.
- Iruñerriko Bailaretako KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Belaskoain, Bidaurreta, Cendea de Olza - Oltza Zendea, Etxarri (Etxauri), Etxauri.
- Zangozerriko KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Aibar – Oibar, Cáseda, Eslava, Ezprogui, Gallipienzo, Javier, Leache, Liédena, Petilla de Aragón, Sangüesa – Zangoza, Yesa.
- Esteribar-Ezkabarte-Olaibarreko KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Esteribar, Ezcabarte, Olaibar.
- Lizarrako KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Estella - Lizarra.
- Mendialdeko KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Araitz, Arano, Areso, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imotz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Ultzama.
- Lizarraldeko Medialdeko KEJEP-a. Deskargatu hemen
Abárzuza – Abartzuza, Amescoa Baja, Aranarache, Barbarin, Eulate, Guesálaz – Gesalatz, Igúzquiza, Larraona, Lezaun, Luquin, Mirafuentes, Salinas de Oro, Torralba del Río, Villamayor de Monjardin.
-Pirinioaurreko KEJEP-a. Deskargatu hemen
Aoiz – Agoitz, Arce, Ibargoiti, Izagaondoa, Lizoain-Arriasgoiti, Longuida, Lumbier, Monreal, Oroz-Betelu, Romanzado, Unciti, Urraul Alto, Urraúl Bajo, Urroz-Villa.
-Erriberako KEJEP-a. Deskargatu hemen
Arguedas, Cabanillas, Corella, Cortes, Tulebras, Valtierra.
- Erriberagoitiko KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Azagra, Falces, Milagro, Peralta – Azkoien, Villafranca.
-Lizarraldeko Erriberako KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Aberin-Muniain, Allo, Andosilla, Aras, Arellano, Arróniz, Cárcar, Dicastillo, Lerin, Lodosa, Los Arcos, Mendavia, Oteiza, Sartaguda, Torres del Río, Viana, Villatuerta.
- Sakanako KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Altsasu – Alsasua, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Irañeta, Irurtzun, Iturmendi, Lakuntza, Olazti – Olazagutía, Uharte Arakil, Urdiain, Ziordia.
- Izarbeibar – Nobenerako KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Artajona, Artazu, Berbinzana, Biurrun-Olcoz, Enériz – Eneritz, Larraga, Mendigorria, Obanos, Puente la Reina – Gares, Tiebas-Muruarte de Reta, Tirapu.
- Erdialdeko Iparraldeko KEJEP-a. Deskargatu hemen.
Barásoain, Garinoain, Leoz – Leotz, Olóriz – Oloritz, Orísoain, Pueyo, Tafalla, Unzué - Untzue.
- Erdialdeko Hegoaldeko KEJEP-a. Deskargatu hemen
Caparroso, Carcastillo, Murillo el Fruto, Olite – Erriberri, Pitillas, Santacara.