Eduki publikatzailea

Nekazaritza eta Basogintzako IIak klima-aldaketara egokitzeari buruzko jardunaldia antolatu du, LIFE-IP NAdapta-CCrekin lankidetzan

Datorren martxoaren 23an ikastetxean egingo den saioak nekazaritza eta basogintza sektorearen egokitzapena izango du ardatz.

17-03-2023


Iruñeko Nekazaritza eta Basogintza Ikastetxe Integratuak, LIFE-IP NAdapta-CC proiektuarekin lankidetzan, jardunaldi bat antolatu du, ‘Klima-aldaketara egokitzeko sarrera nekazaritza eta basogintza sektorean’ izenburupean, eta lanbide-heziketako zentroan bertan izango da martxoaren 23an, ostegunean.

Saioa, ikastetxeko bai ikasle bai irakasleei zuzenduta dagoena, goizeko 8:45etan hasiko da, Martín Elizalde Arbilla Nekazaritza eta Basogintzako IIko Segurtasun eta Ingurumen Saileko buruaren eskutik. Ondoren, lau gai-multzo landuko dira: klima-aldaketari buruzko sarrera bat eta nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta basogintzaren arloei buruzko eduki espezifikoagoak dituzten hiru.

Moldaera: Klima-aldaketaren aurkako beste borroka dibulgazio-erakusketaren lagapenaren barruan kokatzen da ekitaldia. Gaur egun, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du erakusketa hori, Nafarroa klima-aldaketara egokitzeko proiektu europar integratuaren bidez. Panelak joan den urtarrilaren amaieratik daude Nekazaritza eta Basozaintzako IIren instalazioetan, eta ikasle, irakasle eta ikastetxeko gainerako langileentzako irisgarriak dira.

Ekitaldiaren egitaraua

Lehenengo hitzaldiak ‘Klima-aldaketaren testuingurua Nafarroan’ izenburua izango du, Miguel Ángel González Moreno LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren koordinazio-teknikari eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren komunikazio-arduradunaren eskutik.

10:00etan Nafarroako Gobernuko Baso Plangintza eta Ingurumen Hezkuntza Atalean LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko basoen arloko teknikaria den Irantzu Primicia Álvarezen txanda izango da. ‘Baso-ingurunea klima-aldaketara egokitzea’-ri buruz arituko da.

Atsedenaldi labur baten ostean, jardunaldia 11:30etan berrartuko da. Orduan, Carmen Goñi Gorriz INTIAko Abisuen Estazioko arduradun eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko teknikariaren txanda izango da, ‘Izurriteen Kudeaketa Integratua (IKI): Abisuen estazio digitala’ hitzaldiarekin.

Azkenik, Íñigo Ayechu Urtasun INTIAko bazka eta larreetako teknikari eta LIFE-IP NAdapta-CC proiektuko teknikariaren txanda izango da. 'Baso-suteen aurkako baso-larregintza' jorratuko du bere hitzaldiak.