Eduki publikatzailea

INTIAk kanpaina bat jarri du abian, abeltzaintza estentsiboak suteen kontrolean duen garrantzia nabarmentzeko

“Artzaintza suaren aurka” izenarekin, sare sozialetan zabalduko diren bideo batzuen bitartez Nafarroako zenbait adibide erakusten dira. Kasu horietan, animaliak jaten egon ziren lekuan gelditu zen sutea.

09-09-2022


INTIA sozietate publikoak kanpaina bat jarri du martxan, Nafarroan abeltzaintza estentsiboak suteek kontroletzeko duen garrantzia nabarmentzeko. Horretarako, joan den ekaineko suteetan gertatutako adibidide zehatzak erakusten dituzten bideo batzuk plazaratuko ditu. Bideo horietan ikusten da nola artzaintzak eragin positiboa duela sua geldiarazteko. Kanpainak kaltetutako eremuetako abeltzaintza sektoreko testigantzak biltzen ditu, INTIAko profesionalek eta Nafarroako abeltzaintza elkarteek emandako azalpen teknikoekin osatuta.

Bideo hauetan, suteek mendi eta zelaietan izan zituzten ondorio txarrak erakusten dira, baita ganadua jaten egon zen lekuetan sortutako eragin ona ere. Horrela, kanpaina honekin ikus daiteke zer eragin duen gure inguruan abeltzaintza estentsiboak, animaliek udaberrian ateratzen den landaredi freskoa jaten duten heinean; belar hori udan lehortzen bada, sugarrak garatzen lagun dezake. Horrela, animaliak prebentzio modu aktiboa dira suteei aurre egiteko.

“Suterako erregaia dena, aziendarentzat janaria da”, Jesus Ochoa, INTIAko abeltzaintza aholkularitzako teknikariaren esanetan. “Artzaintzaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatu behar da, zuhaixken hazkundea kontrolatzeko gaitasun handia duelako, biodibertsitateari laguntzen diolako, sasi garbiketa mekaniko gutxiago egiteko aukera ematen duelako eta gizarte prebentziorako tresna bat delako, suteek ingurumenean eta jendea bizi den eremuetan duten eraginagatik”.

Parte-hartzaileak

Jaitzeko Angel Eraso, Uxueko Pedro Berrade eta Arbonieseko Mikel Urtasun dira kanpaina honetan parte hartzen duten hiru abeltzainak. Hiru bideotan, Nafarroako eremu jakin batzuetako sute-guneak gerarazten laguntzeko ganaduak duen eragin onuragarria erakusten dituzte. Bestalde, hiru ere dira abeltzaintza estentsiboa sustatzeko kanpaina honetan parte hartzen duten Nafarroako abeltzaintza elkarteak: ASLANA (Nafarroako latxa arrazako elkartea), ARANA (Nafarroako Navarra arrazako ardi elkartea), SAKIKO (Sasi ardi elkartea), ABANA (Akitaniako Blondeko behi hazleen elkartea), ASPINA (Pirenaika behi hazleen elkartea), ASCANA (Burguete zaldi arraza), JACANA (Nafar Jaca zaldi arraza) eta ASBENA (Betizu arrazako elkartea). ‘Artzaintza suaren aurka’ du izena INTIAk sare sozialen bidez zabalduko duen kanpaina.

“Basoetako sute arriskuaren aurreneurrizko kudeaketa egiteko, abereak maneiatzeko estrategiek ezagutza zientifiko-tekniko bat izan behar dute oinarri, testuinguru zehatzari aplikatua, hainbat alderditan, hala nola floraren bilakaeran, artzaintzan, abeltzaintzako espezie eta arraza egokienetan, eta kudeaketa errazten duten tresna teknologikoetan. Klima-aldaketarekiko lurraldeak duen erresilientzia handitzeaz gain, estrategia horiei esker, abere-ustiategien elikadura-autonomia handitu daiteke, gaur egun inputen (gasolioa eta pentsuak) prezio altuekin hain konprometitua baitago”, adierazi du Natalia Bellostas INTIAko zuzendari kudeatzaileak.

LIFE-IP NAdapta-CC

Kanpainak LIFE -IP NAdapta-CC proiektuaren laguntza du, Nafarroako Gobernua klima-aldaketara egokitzeko estrategia integratua. Izan ere, abeltzaintza estentsiboa sustatzen duen lurralde batek erresistentzia handiagoa du basoko suteak zabaltzeko, biodibertsitate handiagoa du eta hobeto egokitzen da aldaketara. Duela gutxi, LIFE -IP NAdapta-CC abeltzaintza estentsiboaren aldeko manifestuarekin bat egin zuen. Abeltzaintza estentsiboaren aldeko ADPM elkartea koordinatzen ari den ekimena da, eta dagoeneko LIFE programako 10 europar proiektuen atxikimendua jaso du.

Bestalde, INTIA sozietate publikoa, LIFE-IP NAdapta-CC-ko bazkide gisa, Sabaizako finkan esperimentazio-proiektu bat egiten ari da. Bertan, artzaintzak sute arriskua murrizteko eta klima-aldaketara egokitzeko ahalmen handiagoa duten larreak lortzeko ahalmena frogatzen eta ikertzen ari dira. Nafarroako arraza autoktonoko aziendaren maneiuan oinarritzen da proiektu hau, eta Ezporogiko udalerrian dauden 50 hektareako azalera batean egiten da.