Eduki publikatzailea

Aierdi lehendakariordeak Burlatan aurkeztu ditu autokontsumorako eguzki-energia erabiltzen duten birgaitutako lehen etxebizitza publikoak

Instalazio fotovoltaikoak beste efizientzia-neurri batzuk ere hartzen ditu, hala nola fatxadaren isolamendu termikoa, galdara indibidualen ordez sistema zentrala jartzea eta pisu bakoitzaren portaera energetikoa monitorizatzea.

12-04-2022


Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako titularrak Burlatako Ezkabazabal plazako 12-13 zenbakietan dauden Nasuvinsako alokairu-parkeko 38 etxebizitzak bisitatu ditu gaur. Etxebizitza horien birgaitze berriak, lehenengo aldiz, ekipamendu fotovoltaiko bat instalatzea ekarri du, eraikineko zerbitzu komunak elektrizitate jasangarriaz hornitzeko. Gainera, esku-hartzeak monitorizazio-aplikazio berritzaile bat gehitu du, etxebizitza horietako bakoitzaren energia-kontsumoaren portaera uneoro ezagutzeko aukera ematen duena.