Eduki publikatzailea

Bihar ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ unibertsitatea zabaltzeko ikastaroaren lehen jardunaldia hasiko da

Prestakuntza Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak, LIFE-IP NAdapta-CCren bidez, Estatuko Meteorologia Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzak eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) antolatu dute.

20-09-2022


Bihar, irailak 21, asteazkena, ‘Larrialdi klimatikoa: egokitzapena klima-aldaketari aurre egiteko tresna eraginkor gisa’ ikastaroaren lehen jardunaldia izango da. Doako prestakuntza da, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren (LIFE-IP NAdapta-CCren bidez), Estatuko Meteorologia Agentziaren (AEMET) Nafarroako Ordezkaritzaren eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UNED) arteko lankidetza-hitzarmenaren fruitua.

Lehenengo jardunaldi honek ‘Sarrera eta kontzeptu orokorrak' du izenburu eta unibertsitatea zabaltzeko ikastaroaren aurkezpenarekin hasiko da, Tuterako UNEDeko zuzendari Luis J. Fernández Rodríguezen eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendari Pedro Zuazo Onagoitiaren eskutik.

Prestakuntzak bostehun pertsona baino gehiago ditu izena emanda, eta 2023ko apirilaren 18ra arte iraungo du. 20 eskola-ordu izango ditu, 18:00etatik 20:00etara irauten duten hamaika saiotan banatuta, eta unibertsitate-kreditu batean baloratuta dago. Saio horien helburu orokorra ikasleei klima-aldaketari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea da.

Nahi duten eta oraindik izena eman ez duten pertsonentzat, doan egin dezakete honako esteka honetan: 

 Online matrikula

 

Hizlariak

Bihar egingo den prestakuntzaren lehen jardunaldi honetan, klima-aldaketaren arloan esperientzia handia duten bost pertsona izango dira, eta honako hauek dira:

  • Peio Oria Iriarte:  AEMETeko Nafarroako lurralde ordezkaria. Estatuko Meteorologoen Goi-mailako Kidegoa. Zientzia Fisikoetan lizentziatua. Fisikako Ikerketa Esperimentaleko doktorea.

  • Sergi González Herrero: Fisikan doktorea (UB) eta Meteorologoa eta Ikertzailea Estatuko Meteorologia Agentzian (AEMET). Elurra eta Abalantxak Ikertzeko Institutua (SLF) Davosen (Suitza).

  • Francisco Doblas Reyes:  Bartzelonako Supercomputing Center-aren Lurraren Zientzien Saileko zuzendaria  eta ICREA Ikerketa irakaslea.

  • Itziar Almarcegui Artieda:  Biologoa LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren koordinazio-taldean. Nafarroako Gobernuaren Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.

  • Miguel Ángel González Moreno:  LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren koordinazio-taldeko teknikaria eta komunikazio-arduraduna. Nafarroako Gobernuaren Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.

 

Biharko egitaraua:

1. saioa. “Sarrera eta kontzeptu orokorrak”

18:00etatik 20:00etara.

Klima-aldaketa fenomeno global eta erregional gisa. Zer ikusten dugu Nafarroan? - Peio Oria.

Antartikako tenperatura altuak klima-aldaketa antropogenikoari egoztea - Sergi González.

IPCCren lana, klimaren modelizazioa eta Lur Sistemaren biki digitalak - Francisco Doblas.

Klima-aldaketaren aurreko arintzea: ikuspegia Nafarroatik - Itziar Almarcegui y Miguel Ángel González.