Eduki publikatzailea

Bidasoako eremuko udalek autokontsumoaren, hondakinen murrizketa sustatzearen eta baso-kudeaketaren aldeko apustua egin dute klima-aldaketara egokitzeko

Zazpi udalerrik parte hartu dute LIFE-IP NAdapta-CCk, Alkateen Itunaren eskutik, antolatutako tailer batean, tokiko Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planei ekiteko.

26-01-2022


Bidasoa eremuko zenbait udal-ordezkarik LIFE-IP NAdapta-CCk bultzatutako tailer batean parte hartu zuten berriki, Alkateen Itunaren eskutik antolatutakoa, Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak (KEIEP) egiten jarraitzeko. Baztango, Beintza-Labaieneko, Bertizaranako, Donamariako, Etxalarreko, Igantziko eta Oitzko ordezkariak bertaratu ziren.

 

Tailerrean, parte-hartzaileek Administrazioari eskatu zioten eredu izateko pobrezia energetikoa arintzeko, egokitzeko eta prebenitzeko ekintzetan, tokiko ondorioak murrizteko. Autokontsumoa, tokiko energia-komunitateak eta energia berriztagarriak sustatzeko neurriak ere proposatu zituzten.

 

Era berean, objektuen eta materialen konponketa- eta berrerabilpen-programen bidez hondakinen sorrera murriztearen aldeko apustua egin zuten, eta azpimarratu zuten irtenbidea ez dela izan behar hondakinak bereiztea soilik.

Natura-inguruneari dagokionez, baso-kudeaketa jasangarri eta egokituan oinarritutako neurriak aipatu zituzten, eta basalandarismoaren eta baso-kudeaketaren aldeko apustua egin zuten, suteei aurre egiteko.