Eduki publikatzailea

Ingurumenak basogintzako inbertsio teknologikoetarako eta zuraren eraldaketarako laguntzak deitu ditu

Departamentuak 480.000 euro bideratuko ditu natura-ingurunea kontserbatu eta hobetzeko eta baso-azalera handitzea sustatzeko.

28-12-2022


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baso-teknologietan inbertsioak egiteko, basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko laguntzen deialdia argitaratu du. Guztira 480.000 euroko inbertsioa egingo da ingurune naturala eta basoen baldintza ekologikoak kontserbatzeko eta hobetzeko, bai eta azalera handitzea sustatzeko ere.