Eduki publikatzailea

LIFE-IP NAdapta-CCk hileroko albiste-buletina abiarazi du

Komunikazio-kanal berri bat da, eta hilero zabalduko ditu proiektu europar integratuaren aurrerapenei eta jarduerei buruzko albiste garrantzitsuenak.

29-03-2022


 

LIFE-IP NAdapta-CCk dagoeneko albiste-buletin propioa du non, hilero, proiektuaren hainbat arlotan lortutako aurrerapenekin eta jarduerekin lotutako albiste nagusiak bilduko diren.

Komunikazio kanal berri honek LIFE-IP NAdapta-CCren web orriarekin eta bere sare sozialetako profilekin (Twitter eta Facebook, baita YouTube -ko kanala, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren kanalean integratua) bat egiten du, Nafarroan ingurumenaren eta klima-aldaketaren arloan garatzen diren ekintzen dibulgazio-helburu batekin, klima-aldaketaren ibilbide-orriaren helburuei jarraituz (HCCN - KLINa).

Buletinera harpidetzeko eta hilero posta elektronikoan jasotzeko, formulario hau bete besterik ez da egin behar.