Eduki publikatzailea

‘Nafarroa Europako sare, plataforma eta partenariatuetan’ jardunaldia hurrengo ostiralean ospatuko da, LIFE-IP NAdapta-CCren kordinatzailearen partaidetzarekin

Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzak eta Nafarroako Gobernuaren Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak antolatu dute ekitaldia, webinar formatuan.

16-02-2022


Datorren ostiralean, otsailaren 18an, ‘Nafarroa Europako sare, plataforma eta partenariatuetan’ webinarra izango da, 11etatik 12:30era, Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritzak eta Nafarroako Gobernuaren Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak antolatuta.  

Jardunaldian, mahai-inguru bat egingo da Nafarroatik egindako partaidetza-esperientziei buruz. Bertan, besteak beste, Delia Sola Nafarroako Gobernuko Europako Proiektuen eta Tokiko Iraunkortasunaren Ataleko buruak parte hartuko du, eta Nafarroak nazioarteko sare europarretan duen jarduerari buruz hitz egingo du. Solak, LIFE-IP NAdapta-CCren koordinatzailea bezala, Nafarroako klima-aldaketara egokitzeko proiektu integratuari ere egingo dio erreferentzia, bai eta arlo horretan espezializatutako sareekin (Under2Mou edo Regions4) duen harremanari ere. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak sare horiekin lan egiten du.

Mahai inguruan parte hartuko dute, halaber, Nancy Tarienian Nafarroako Industria Elkartearen Industria Eraldaketarako Klusterreko kideak eta Damiana Maiz INTIAko proiektuen koordinatzaileak.

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak webinarra irekiko du, eta, ondoren, Europar Batasuneko Gaietarako Nafarroako Ordezkaritzako Beatriz Iralak; Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiko Tomislav Pinterrek; eta Mikel Apesteguia Aditech -eko Europako programa eta partenariatuen kudeatzaileak parte hartuko dute. Jardunaldia Sergio Pérez Garcíak, Kanpo Ekintzaren zuzendari nagusiak, itxiko du.